-Aurkeztutako taldeen artean, 8 talde aukeratuko dira eta zortzi talde horiek finalaurrekoak jokatuko dituzte.
-Finalaurrekoak bi jardunalditan banatuko dira: UZTAILAK 10 eta UZTAILAK 17
-Finalaurrekoak buruz burukoak izango dira; hau da, zozketa bidez bikoteak aukeratuko dira eta bien arteko eliminatoria bat egingo da.
-Finalaurrekoetatik lau finalista lortuko dira finalerako.
-Finala irailaren lehen barikuan izango da.
Arauak:
1- Talde bakoitzak bereak diren bi kantuz osatutako grabaketa bat, telefono zenbaki bat eta taldearen biografia txiki bat aurkeztu beharko ditu Gautegiz-Arteagako kultur etxean. --> korreoz egin dezakezue, bertaratzea ezinezkoa bazaizue -->
Aretxederreta Kultur Etxea
Enparantza, 2
48314 Gautegiz Arteaga
Tlf: 94 627 1513
Fax: 94 627 15142- Finalaurrekoetarako eta finalerako aukeratuak izanez gero, finalaurreko eta finaleko zuzenekoak eskaintzeko konpromisua hartuko du talde bakoitzak.
3- Aurreikusitako ordutegia errespetatu egin beharko da. Bestela irabazteko aukerak galduko dira.
4- Epaimahaia publikoan sakabanatuta egongo da.
5- Epaimahaia musikan adituak diren pertsonez osatuta egongo da.
6- Epaitzerako orduan,kalitatea izango da kontuan semifinalistak aukeratzeko; Finalaurrekoetan eta finalean, kalitateaz gain, ikuskizuna ere baloratuko dira. Kasu bietan, Euskeraren erabilera kontuan hartuko da berdinketaren kasuan.
7- Sariak gau horretan bertan banatuko dira.
8- Finalista guztiek 120€-ko dieta jasoko dute beraien kontzertua hasterakoan.
9- Sariak honakoak:
1: Txapela, 1500€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.
2: 1000€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.
10- Finalean talde guztiek bateria berbera erabiliklo dute. Berau antolatzaileek jarria.
11- Finalean jotzeko ordena egun horretan zehaztuko da, eguerdiko hamabietan udaletxean.
12- Dudarik izanez gero, deitu Josuri: 609459817
13- EZ DA MAKETA LEHIAKETA BAT.

No hay comentarios:
Publicar un comentario